Txuri Berri curling taldeek Espainiako txapelketa irabazi dute
Espainiako Curling Txapelketaren finalak jokatu dira asteburuan, eta beste behin ere, Txuri Berriren taldeek irabazi dute. Laugarren aldiz jarraian lortu du garaipena emakumezkoen taldeak, eta hirugarren aldiz gizonezkoenak. Gainera, nesken taldeak 34 garaipen jarraian lortu ditu azken lau urteetan, partidarik galdu gabe.
Oihane Otaegi, Leire Otaegi, Asun Manterola, Patricia Ruiz eta Estrella Labrador jokalariek osatzen dute emakumezkoen Txuri Berri taldea. Larunbatean, Val d’Aran gainditu zuten finalerdietan (8 eta 1). Igandeko finalean, berriz, Iparpolori irabazi zioten (7 eta 2).
Gizonezkoen taldea ondorengoek osatzen dute: Sergio Vez, Mikel Unanue, Antonio de Mollinedo, Eduardo de Paz eta Alberto Vez. Ostiraletik larunbatera bitartean round robin erako lehia zuen, hiru partidatakoa. Ostiralean Bartzelona Navarro gaiditu zuen (10 eta 5). Larunbateko bi neurketak ere irabazi zituzten: Sporting l’Olla (7 eta 2) eta Hielo Pisuerga (10 eta 0). Finalerdietan, azkenik, Bartzelona Navarro (11 eta 0) eta Iparpolo (8 eta 4) gainditu zituzten.
Azaroaren Suediako Europako txapelketan parte hartuko dute bi taldeek.