70eko eta 80ko plaza giroa gogora ekarri nahi dute
Korrika badator, eta Donostian egitarau zabala prestatzen ari dira. Antiguan, besteak beste, goateke moduko bat egingo dute apirilaren 12an. Antiguan lo ez! izena jarri diote festari. 70eko eta 80ko hamarkadetako plaza giroa ekarri nahi dute gogora. Horretarako, ordea, kantuak behar dituzte, eta herritarrei eskatu diete laguntza kantu sorta bat egiteko. Parte hartu nahi duzu? Proposatu hemen abesti bat.
Andoni Tolosa Morau musikari eta euskara irakaslea ari da antolatzaile lanetan. IRUTXULOKO HITZA harekin bildu da, eta elkarrizketa egin dio festaren inguruan. Ostiralean argitaratuko dugu, astekarian.