Arrats elkarteak Intxaurrondoko zentroan gizarte bazterketa egoeran daudenak lagunduko ditu
Donostiako Udalak Arrats elkarteari adjudikatu dio Intxaurrondo Gizarte Zerbitzuen zentroan gizarte bazterketa egoera larrian dauden pertsonei eta familiei zerbitzu esperimentala emateko. Esleipen prezioa 84.399 eurokoa da eta kontratuak 2 urteko iraupena izango du, eta beste bi urtez luzatu ahal izango da.
Aldi berean, udalak Gureak Ostalaritzari adjudikatu dio zerbitzu horrekin lotura zuzena duen Otorduak Programako janaria prestatzeko eta entregatzeko kontratua. Zerbitzu hori Intxaurrondoko gizarte zerbitzuen zentroan gizarte bazterketa egoera larrian daudenei zuzenduriko programa da. Kontratu honen prezioa 44.165 eurokoa da, bi urteko iraupena izango du eta ezingo da luzatu.