'Tomboy' eta 'The Florida Project' pelikulen azpidatziak euskaratu dituzte
Filmazpit egitasmoak euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko helburua du, eta Zineuskadi elkarteak finantzatutako programa da. Donostia Kulturak kudeatzen du, Donostiako Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin. Filmazpit katalogoak jatorrizko bertsioan eta publiko zabal bati zuzendutako “kalitatezko film sorta ederra” jartzen du interesa duten programatzaile eta eragile kulturalen eskura, kosturik gabe proiekzioak antolatu ditzaten.
www.filmazpit.eus webgunean, filmen azpitituluak ikusi eta deskargatzeko aukera dago. Katalogo zabala aurki daiteke web orrialdean, eta jakinarazi dutenez, bi pelikula gehiago gehitu berri dituzte: Tomboy (2011) eta The Florida Project (2017).
Celine Sciamma zinemagileak haurtzaroa eta sexu-identitatea jorratzen ditu Tomboy (2011) filmean. Sciammaren bigarren film luzea da, eta Berlinale Panorama sailean aurkeztu zuen. Tomboy filmak erakusten du Laure 10 urteko neska protagonistaren bizipena. Auzo berri batera bizitzera joatean, Michael gisa aurkeztuko du bere burua, eta han egiten dituen lagun berriak ez dira aldaketa horretaz ohartuko. The Florida Project filmaren zuzendaria da Sean Baker, eta pelikula egun batean Walt Disney-k community of tomorrow izeneko bizileku utopikoa eraikitzeko egin planei keinu ironikoa da.