Apirilaren 28ko hauteskunde mahaiak osatzeko zozketaren emaitzak eskuragai daude
Apirilaren 28an izango diren Espainiako Kongresurako eta Senaturako Hauteskunde Orokorretarako mahaikideen zozketa gaur goizean egin dute, eta www.donostia.eus gunean kontsultatu daitezke herritar izendatuak. Mahaikideen izendapenak ezagutzeaz gain, han errolda gaineko informazioa eta botoa emateko herritar bakoitzari dagokion hauteslekua, mahaia eta helbidea kontsultatu daitezke.
Kontsultarako NAN eta jaiotza data sartu beharko dira ondorengo lotura honetan: Hauteskundeak 2019/04/28

