Soliño denda apirilaren 17an itxiko dute
Groseko Soliño alfonbra eta estalki denda aitzindaria itxiko dute apirilaren 17an. Jose Antonio Soliño sortzaileak erretreta hartzea erabaki du 76 urterekin, eta ez du negozioari jarraipena emateko pertsona aproposik topatu.
1963an sortu zuen enpresa Soliñok, eta 50 urtetan hiriko sektoreko garrantzitsuenetakoa izan da. Alfonbra, estalki, moketa eta zoladura zerbitzuetan espezializatu ziren, eta ibilbide luzeari bukaera emango diote.