Altzako kiroldegi berria 2021erako erabilgarri egotea aurreikusten du udalak
Donostiako Udalak Altzako kiroldegi berria eraikitzeko lanak adjudikatu ditu. Hedabide batek asteburuan aurreratu zuen albistea, eta gaur baieztatu dute Tokiko Gobernu Batzordearen ostean. 2021 urte hasierarako kiroldegia erabilgarri egotea aurreikusten du udalak.
Lur-sailean amiantorik ez dagoela baieztatu ondoren, eta beharrezkoak diren hondeaketa lanak eginda, Acciona Construccion eta Altuna y Uria enpresa elkartzeari adjudikatu dizkiote lanak. 12,4 milioi euroko kostua izango du, eta 18 hilabeteko iraupena izango dute lanek.