Hirigintza politika salatzeko manifestazioa egingo du Donostia Defendatuz koordinakundeak
Maiatzaren 4an manifestazioa egingo du Donostia Defendatuz koordinakundeak, “hiria mehatxatzen duten hirigintza ekinbide polemikoen bidergatzeagatik”. Easo plazatik abiatuk da 17:30ean, eta parte hartzera deitu dute.
Donostia Defendatuz osatzen dute hiriaren defentsak eta kezkak elkartzen dituen antolakunde, eragile, auzo elkarte eta gizarte mugimendu ez alderdikoiek: Dendartean, Ondare SS, Uliako Auzo Elkartea, Bizilagunekin, Belartza 2 Gelditu, Satorralaia eta Haritzalde. “Udalaren finantziazioaren truke hiriaren nortasuna, ondare arkitektonikoa, naturala, soziokulturala eta merkataritza txikiaren aurkako eraso jarraia ematen dela ikusten dugu”.
Deialdi honen jatorria ondorengo ekinbideek sorturiko “alarma” eta “nahigabea” dira: Toparen igarobidea, merkataritza eremu erraldoien eta multinazionalen Añorgako makro-parkeak sortzeko baimenen tramitazioa, lurzoru naturalaren suntsiketa eta artifizializazioa, hiri eremuko zuhaitzen etengabeko mozketa, Uliako Mintegien urbanizazio proiektua, eraikin berezien babesgabetasuna eta eraisketa, eta hiriaren turistifikazio masiborako hotel berrien amaigabeko irekiera.
“Donostia enpresa handien negoziorako eta turismo masifikatuarentzako hiri eredu baten baitan eraikitzen ari dira, bizitzeko toki bat izan dadin eragotziz eta donostiarren interes orokorraren aurkako norabidean”, kritikatu dute.