Errealitate Birtualaren Erakustaldia egingo dute Giza Eskubideen Zinemaldian
Iazko moduan, aurten ere Errealitate birtualaren erakustaldia egingo dute Giza Eskubideen Zinemaldian, eta Zacarias de Santiago Areizaga izango da komisarioa. Apirilaren 5etik 7ra egongo da ikusgai erakustaldia, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, Viktoria Eugenia Antzokiko Zinemaldiaren Informazio Bulegoan.
Errealitate birtuala eta esperientzia interaktiboak dituzten hamalau ikusentzunezko pieza dira erakustaldia osatzen dutenak, estreinaldi bat, besteak beste. Walter Alabarcez zinemagileak zuzendutako Through My Eyes (2019) film laburra estreinatuko da erakustaldian, Kenyan grabatutakoa. Bestalde, hau da erakustaldia osatzen duten film guztien zerrenda:
- Asignatura Empatia: Aitor Gutierrezek zuzendua; euskaraz eta gaztelaniaz (6 minutu).
- Bloodless: Gina Kimek zuzendua; mutua (12 minutu).
- The Curse of Palm Oil: Viktorija Mickutek, Drew Ambrosek eta Sarah Yeok zuzendua; malaysieraz, ingelesezko azpitituluekin (7 minutu).
- The Day the World Changed: Gabo Arorak eta Saschka Unseldek zuzendua; ingelesez (interaktiboa).
- La historia de Aisha: Ignacio Marinek zuzendua; gaztelaniaz (4 minutu).
- Home After War: Gayatri Parameswaranek eta Felix Gaedtkek zuzendua; ingelesez (interaktiboa).
- La huida del lago Chad: Anna Surinyachek eta Amaia Esparzak zuzendua; gaztelaniaz (5 minutu).
- iANIMAL: Jose Vallek zuzendua; gaztelaniaz (5, 6 eta 7 minutu).
- My Animal: David Allenek zuzendua; ingelesez eta gaztelaniaz (9 minutu).
- Rainbow Warrior in Taiwan: Yves Chiuk zuzendua; mutua (2 minutu).
- Sense of Home: Janus Heibergek zuzendua; ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin (7 minutu).
- Trough My Eyes: Walter Alabarcezek zuzendua; ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin (7 minutu).
- The Umbrella Movement Four Years On: Cathy Chuk eta Hana Youngek zuzendua; mutua, ingelesezko azpitituluekin (3 minutu).
- You Are There: On The Road To Making Polio History: Peter Collisek zuzendua; ingelesez eta gaztelaniaz (5 minutu).