Korrikako egitaraua eta Korrika Txikiak, auzoz auzo
Apirilaren 12an iritsiko da 21. Korrika Donostiara, eta egun horretarako prest daude hiriko auzoak. Hainbat jarduera antolatu dituzte egunean bertan, eta hurrengo egunetan, auzoak Korrika giroan sartzeko. Honako hauek dira auzo bakoitzean antolatu dituzten jarduerak:
APIRILAK 12:
Amara Berri:
- 17:00: Dultzaineroak, trikitilariak eta txistulariak auzoko kaleetan zehar. Bestalde, haur eta gazteentzako jolasak Olaeta plazako egoitzan.
- 17:30: Amara Berri kantuz, auzoko kaleetan zehar.
- 18:30: Korrika Madril Hiribidetik iritsiko da.
- 19:30: Erromeria Armeria plazan, Ezten Giro taldearekin.
Antigua:
- 20:00: Antiguan lo ez!; 70eko eta 80eko hamarkadetako abestiekin girotutako goatekea.
Añorga:
- 14:30: Jolasak ikastolan.
- 16:00: Kalejira auzotik, ikastolatik hasita.
- 16:30: Korrika.
- 17:00: Txokolatea eta bizkotxoak. Ondoren, sari banaketa.
- 18:00: Edu Magoa ikastolan.
Bidebieta:
- 17:00: Gazteentzat, Isasa parkean: Dortsal, peto eta txapa ikastaroa, Jonhytronic DJ-a, zumba, euskal dantza eta street dance saioa. Haurrentzat, Isasa parkean: Herri kirolak. Haur eta gazteentzat, Isasa parkean: Txokolate jana eta euskaraokea.
- 19:30: Pintxo potea.
- 21:30: Korrika.
Egia:
- 17:00: Jolasak Plaza Haundin.
- 18:30: Dantza ikasleen emanaldia Blas de Otero plazan.
- 19:30: Klarinete taldearen emanaldia Jubilatuen etxean.
Loiolako Erribera:
- 17:15: Peto ikastaroa eta txikien beroketa musikarekin, Barcelona hiribideko 6 zenbakiko arkupeetan.
- 18:45: Korrika.
- 19:00: Triki poteo herrikoia auzotik.
Parte Zaharra:
- 16:30: Haur jolasak Zuloaga plazan.
- 17:57: Korrika.
- 19:00: Erromeria Konstituzio plazan, Udal Txistulari Taldearekin.
- 20:00: Bertos-triki-poteoa auzotik.
- 00:00: Korrikaraokea: Euskal kanten karaokea Herria tabernan.
APIRILAK 13:
Aiete:
- 19:00: Ibon Martin idazlearen El faro del silencio liburuan eta auzoko istorioetan oinarritutako escape room-a, Aieteko parkean zehar.
Parte Zaharra:
- 00:00: Andoni Ollokiegiren kontzertua Herria tabernan.
APIRILAK 14:
Aiete:
- 12:00: Tronada eusko-katalana: Calçotada Kataluniako produktuekin, Jolastokin.
Korrika txikiei dagokienez, Intxaurrondokoak izan ziren lehenak, 11:00etatik aurrera The English Schoolek, La Asuncion Ikastetxeak, Intxaurrondo Ikastolak eta Intxaurrondo Hegoa Ikastetxeak Korrika Txikia egin baitzuten. Gainontzeko auzoei dagokienez, hau da egitarau osoa:
APIRILAK 9:
Bidebieta:
- 11:00: Bidebieta BHI, San Luis La Sallem Herri Ametsa Ikastola eta Mendiola HLHI.
APIRILAK 11:
Altza:
- 11:00: Altza Herri Ikastetxea, Harri Berri-Oleta eta Herrera Ikastetxea.
Igeldo:
- 14:45: Igeldo Herri Eskola.
APIRILAK 12:
Aiete:
- 09:30: Aiete Ikastetxea.
- 15:10: Axular Lizeoa.
Antigua:
- 10:30: Jakintza Ikastola, Larramendi Ikastetxea, Santo Tomas Lizeoa, Santa Teresa Ikastetxea, Ekintza Ikastola, Ibai Ikastola eta Igeldo Herri Eskola.
Añorga:
- 11:30: Amassorrain Ikastola.
Egia:
- 11:00: Maria Reina Eskola, Mundaiz Ikastetxea eta Aitor Ikastola.
Erdialdea:
- 11:15: Claret Ikastola, Arantzazuko Ama Ikastola, Peñaflorida BHI, Orixe Ikastola eta La Asuncion Ikastetxea.
Gros:
- 15:20: Zuhaizti Eskola Publikoa eta Claret Ikastola.
Loiola:
- 11:00: La Salle Donostia.
Loiolako Erribera:
- 16:15: Ikasbide Ikastola.
Martutene:
- 15:00: Arantzazuko Ama Ikastola.
Zubieta:
- 11:00: Zubieta Herri Eskola.