Artatxiki biogune elkartea sortu dute Intxaurrondon
Intxaurrondon Artatxiki biogune elkartea sortu dute. Ostegunean aurkeztuko dute 18:00etan, Intxaurrondoko kultur etxean. Hiriaren erreferentziazko gune bilakatu nahi dute. “Proiektua ilusio handiz jaio da eta poliki-poliki geroz eta pertsona gehiago atxikitzea aureikusten dugu”, adierazi dute.
Elkarteak hainbat helburu ditu: ama lurra bizirik mantentzeko nekazaritza ekologikoa bultzatu eta zabaldu; ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzena izan, nekazarien lana aitortuz eta babestuz; elikagai ekologikoak maila ekonomiko desberdineko pertsonentzat eskuragarria izatea (horretarako oinarrizko elikagai eta produktuetan prezioak zaintzeko konpromisoa hartuz); bertako produktu ekologikoen eskaintza zabalagoa izaten lagundu jendartean produktu horien kontsumoa sustatuz ,eta horrela jendarte eraldaketa sustatuz; eta eredu jasangarriarekin ekonomia zirkularra berreskuratu (erabiltako materialak birziklatuz hondakinak murrizteko).
Osteguneko aurkezpenean elkartearen nondik norakoak azalduko dituzte.