Maiatzaren 25ean egingo dute VI. AB Krosa
Iazko AB Krosaren irudi bat. (Argazkia: Haizea Urkiola) Amara Berriko euskararen aldeko lasterketaren kartela zabaltzen hasi dira jada, eta Berritsu Amara Berriko euskara batzordeak AB Krosean parte hartzeko deia egin du. Maiatzaren 25ean egingo dute VI. AB Krosa, eta nola ez, lasterketaz gain izango da aitzakiarik auzora joateko. Lasterketa nagusia 19:00tan izango da, baina aurretik umeak izango dira protagonista, Probestu plazan izango diren jolas eta korrikalditxoekin. Kirol probaren ondoren, zuzeneko musika izango da nagusi, Eraul Duoren kontzertuarekin.
Korrikalariek bi aukera izango dituzte: 3 kilometroko edo 6 kilometroko ibilbidea, inor ez dadin parte hartzeko gogoz geratu. Izena emateko epea zabalik da jada www.herrikrossa.eus webgunean. Datozen asteetan informazioa gehitzen joango da lantaldea sare sozialen bitartez.

