Parte Zaharreko gaztelekua larunbatean irekiko dute
Elizaran Fundazioa eta Donostiako Udala ados jarri dira gaztelekua jartzeko Parte Zaharreko Elizaran ikastetxean. Zehazki, ikus-entzunezko gela eta ondokoa errentan hartuko ditu udalak. Larunbatetik aurrera egongo da erabilgarri.
Lokala 70 metro koadro ditu eta baliabide guztiak ditu. Hala nola, proiektorea eta Interneteko konexioa. Era berean, 10 metro koadroko beste gune bat du gaztelekuaren beharretara egokitzeko.
Udaleko Gazteria sailak hilero 1.942 euroko alokairua ordainduko du eta gunea astean 30 orduz erabili ahal izango du. Hasi dira jarduerak prestatzen gaztelekuan egin ahal izateko.