Realak Iraia Iparragirre eta Leire Bañosen kontratuak berritu ditu
Ezkerrean, Leire Baños eta Garbiñe Etxeberria. Eskuinean: Iraia Iparragirre, Realeko kamisetarekin. (Argazkiak: Reala) Realak bere bi jokalariren akordioak berritu ditu azken egunetan, urtez urte emaitza hobeak jasotzen ari den taldeari jarraipena emateko asmoz. Asteburuan Iraia Iparragirre atzelariaren kontratua beste urtebetez luzatuko duela jakinarazi zuen klubak, eta gaur, berriz, Leire Baños jokalariak 2021era arte taldeari lotuta jarraituko duela adierazi du.
Iparagirrek bere laugarren urtea bete du aurten kamiseta txuri-urdinarekin, eta Bañosek, berriz, zazpigarrena. Garbiñe Etxeberria, taldeko kirol zuzendaria, pozik agertu da bi jokalariekin adostutako akordioarekin: “Etxeko jokalariek klubean jarraitzeko apustua egiteak garrantzia handia dauka”.
