Mahai baten inguruan elkartzerakoan sortzen dena
Hamabi mahai ditu Arzak bere saltsan erakusketak. Hamabi mahaiak jatetxekoak dira, eta ibilbide baten isla. San Telmo Museoko laborategian ikus daiteke Juan Mari Arzak sukaldariaren bizitza. Eta ez soilik gastronomikoa.
Mahaiari beste izaera bat aitortzen dio. Altzaria ez ezik, ikurra da. “Bizikidetzaren altzaria” dela dio erakusketak. Izan ere, mahaien inguruan elkartzen gara jarduera hainbatetarako. Noski, baita jateko eta edateko ere.
Emakumeen garrantzia ere azpimarratzen du erakusketak. Arzakek bere ibilbidean emakume asko izan ditu alboan. Ama, emaztea, alaba, lankideak, … Horien testigantzak bideoen bitartez ikus daitezke. Ekainaren 16era bitarte bisitatu daiteke, eta komeni da denbora bat hartzea mahai batetik besterako bidea eginez.