"Imaginatu euskaldun denok euskaraz egiten dugula"
Antiguako Korrika Txikian Igeldoko ikasleei egokitu zaie Korrikarako mezua prestatzea, eta bertso ederra kantatu dute.
Antiguan ehunka haur atera dira korrika euskararen alde. Ohi bezala, Larramendi, Ibai, Santo Tomas, Ekintza, Jakintza, Santa Teresa eta Igeldoko eskolako ikasleak ibili dira auzoan zehar. Aurten Igeldoko ikasleei egokitu zaie Korrikarako mezua prestatzea, eta bertso ederra kantatu dute. Euskaldun guztientzako mezua plazaratu dute: “Imaginatu euskaldun denok euskaraz egiten dugula. Guk ez genuke korrika egin beharko sekula”.
21. Korrikan hamasei korrika txiki egingo dituzte Donostian, eta hiriko 34 eskola eta ikastolak parte hartuko dute. Guztira 7.500 haur aterako dira lasterka euskararen alde.