Milaka euskaltzale elkartu ditu Korrikak Donostian
Eguraldi onak lagunduta, jendetza handia atera da kalera Korrikarekin bat egitera. IRUTXULOKO HITZAk laburpen bideoa osatu du egunak utzitako irudiekin.
115 lekukok lotu dute hiriburua, eta ibilbidean momentu bereziak eta hunkigarriak izan dira. Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’ zenaren bilobek hartu zuten lekukoa Grosen, haren omenez. Auzoz auzo, bidean zehar bildutako irudiekin osatu du bideoa IRUTXULOKO HITZAk.