Xabi Prietok eta Oihana Aldaik Korrikaren lekukoa hartu dute Realeko jokalarien izenean
Realeko zaleek eta jokalariek Korrikarekin bat egin dute Amara Berrin, Anoeta estadioaren albotik igarotzerakoan. Izan ere, Oihana Aldai atezainak eta Xabi Prieto jokalari ohiak lasterraldiaren lekukoa jaso dute Madrilgo Hiribidean, klubeko hainbat taldetako ordezkariek lagunduta. Lehenago, Bultzada Txuriurdineko kideek euren kilometroa egin dute ere, ke-potoak eta banderak astinduz.
Herriaren arnasa sentitzen da
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) April 13, 2019
Korrika datorrenean
Tipi tapa tipi tapa KORRIKA! Reala ere @AEK_eus -ren alde!#RealSociedad pic.twitter.com/y4xkw5nwp2