'Big Beñat' da Korrikako abestirik gustukoena Irutxuloko Hitzaren irakurleentzat
IRUTXULOKO HITZAk Korrikaren 21 abestiak bildu ditu inkesta batean, donostiarren gustukoena zein den jakiteko. Bost egunetan zehar jasotako bozen arabera, Fermin Muguruzak 2001eko Korrikarako egindako Big Beñat abestia izan da irabazlea, bozen %13,73arekin. Bigarren eta hirugarren postuetan, berriz, 2017ko Korrikaren Zirkorrika abestia eta 1995eko Bizi Ganoraz daude, hurrenez hurren.
Fermin Muguruza bera izan da aurtengo Korrikaren abestia sortzen lagundu duen artistetako bat, Mad Muasel eta La Furiarekin batera. Hirukotearen Klika abestia bederatzigarren postuan geratu da, bozen %4,9arekin. Jarraian, boza gehien jaso dituzten bost abestien zerrenda:
1- (%13,73) 12. Korrika, 2001: Gasteiz-Baiona, “Mundu bat euskara bildu” (Fermin Muguruza – Big Beñat)
2- (%11,76) 20. Korrika, 2017: Otxandio-Iruñea, “BatZuk” (Hainbat – Zirkorrika)
3- (%11,76) 9. Korrika, 1995: Donibane Garazi-Gasteiz, “Jalgi hadi euskaraz” (Maixa eta Ixiar, Alex Sardui, Kepa Junkera – Bizi ganoraz)
4- (%7,84) 10. Korrika, 1997: Oñati-Bilbo, “Euskal Herria Korrika” (Gozategi – Euskal Herria Korrika)
5- (%6,86) 3.Korrika, 1983: Baiona-Bilbo, “Euskaraz eta kitto” (Egan)