Protesta egin dute legealdiko azken udalbatzarrean, 'Donostia ez dago salgai' lelopean
Donostia Defendatuz koordinakundeak deituta, hamarnaka herritarrek protesta isila egin dute egungo udal gobernuaren legealdiaren azken udalbatzarrean. Donostia ez dago salgai lelopean, hainbat aldarri erakutsi dituzte zinegotziak eztabaidan ari ziren bitartean.
Koordinakundea osatzen duten eragile desberdinek egin dute protesta, “hirian biderkatzen ari diren jarduera urbanistiko erasokorren aurkako desadostasuna adierazteko” asmoz, eta topoaren obrak kalteturiko Amarako bizilagunak, udaleko langileak eta Stop Kaleratzeak plataformako kideak batu zaizkie udaletxeko aretoan.
Gainera, protesta maiatzaren 4ean Donostia Defendatuzek egingo duten manifestaziorako deialdia zabaltzeko baliatu nahi izan dute koordinakuneko kideek. Egun horretan, “hiria mehatxatzen duten hirigintza ekinbide polemikoen bidergatzeari aurre egiteko” irtengo dira kalera, 17:30ean, Easo plazatik abiatuta.