Bageralako Nor! festa egingo dute Bagerak eta Irutxuloko Hitzak
Bagera Elkarteak eta Irutxuloko Hitzak Bageralako Nor! festa egingo dute maiatzaren 10ean, Antiguako Doka antzokian. Atzean Zuloako kideek bakarrizketa egingo dute bertan, eta Kilimak, Nerabe, North-asuna eta Rude Kanka artistek musika emanaldiak eskainiko dituzte ere, 19:00etatik aurrera.
Jaialdirako sarrerak (5 euro) jada salgai daude Plateron (Antigua), Pandoran (Gros), Aurreskun (Parte Zaharra), Irutxuloko Hitzan eta Bagera Elkartean.