Europako txapeldunordea da Realeko hockey taldea

Europako belar-hockey finala jokatu zuen atzo Realak Amsterdamen, hango AHBC taldearen aurka. Finalerdietan Alemaniako Alster taldeari 2-1 irabazi ondoren, Europako finalera iritsi ziren txuri-urdinak. Baina ezinezkoa izan zen AHBC taldeari irabaztea, eta 7-0 irabazi zuen etxeko taldeak.
Hala ere, une oro aurpegia eman zuten jokalari txuri-urdinek. Finala galduta ere, historia egin du taldeak Europako txapeldunorde izatea lortuz, Europako txapelketa bat jolastu duen Realeko lehen taldea baita.