Gizon bat atxilotu dute Egian, ustez pisu batean lapurtzeagatik

Goizaldean atxilotu du Ertzaintzak 26 urteko gizona, ustez Karmengo Ama kaleko pisu batean lapurtzeagatik. Delitu-aurrekari ugari ditu gizonak, eta indarkeria erabiliz egindako lapurreta egotzita atxilotu du oraingoan Ertzaintzak. Ustezko lapurra teilatutik jaitsi da etxebizitzara, eta leiho batetik sartu da, etxekoak lotan zeuden bitartean.
Goizaldeko 3ak aldera, eraikin bereko hainbat bizilagunen deiak jaso ditu Ertzaintzak, igogailuaren zulotik entzuten zituzten soinuengatik. Hara hurbildutako ertzainek mugimendua ikusi dute, eta baita eraikinaren teilatura ematen duen lehio hautsi bat ere. Hor aurkitu dute gizona, eta atxilotzeaz gain, ustez etxebizitzan lapurtutako hainbat objektu eta diru kopuru garrantzitsu bat kendu dizkiote. Polizia izapideak amaitzean, epailearen esku geldituko da atxilotua.