Aste Nagusiko DJ Gazteen Erakustaldirako deialdia ireki dute
Aste Nagusiko DJ Gazteen IV. Erakustaldia egingo dute aurten, eta Donostia Festak erakundeak Kursaaleko terrazetan egiteko proposamena egin du. Antolakuntzak azaldu duenez, DJ gazteen musika produkzioa ezagutzera ematea da erakustaldiaren helburua.
16 eta 30 urte arteko gazteei dago zuzenduta erakustaldirako deialdia, 30 minutuko edozein musika estiloko saioa grabatu beharko dute gazteek, eta maiatzaren 12an itxiko dute deialdia. Izena emateko oinarri guztiak Donostia Kulturaren webgunean kontsultatu daitezke.