'Emakumeak greban' hitzaldia emango dute Kaxilda liburu-dendan
Emakumeen hiru grebari buruz hitz egingo dute Onintza Iruretak, Nekane Zabalak eta Aitziber Aranberrik apirilaren 29an, 18:30ean, Amarako Kaxilda liburu-dendan, Argiak antolatuta.
Greban dauden bi emakume dira Zabala eta Aranberri. Izan ere, Hernaniko polizia-etxeko garbitzailea da Zabala, eta irailaren 19tik darama greban, beste 40 lankiderekin batera. Aranberri ere greban dago, Gipuzkoako zaharren egoitzetako langilea da baita, Ategorrietako Villa Sacramento egoitzan egiten du lan zehazki. Irureta, ordea, Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak liburuaren autorea da, eta ondo ezagutzen du emakumeen greben errealitatea.