Gizon bat atxilotu dute Parte Zaharrean, bere bikotekidea jotzeagatik
Gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Ertzaintzak, Donostiako Parte Zaharreko San Juan kalean. Izan ere, handik zebiltzan hainbat pertsonek Ertzaintzara deitu zuen gizon bat emakume bat erasotzen ari zela salatzeko. Poliziak azaldu duenez, emakumearen bikotekidea zen atxilotutako gizona.
Atxilotua 53 urteko gizon bat da eta, Ertzaintzak azaldu duenez, lepotik heldu zuen emakumea, iletik tira egin zion eta aterki batekin kolpeak eman zizkion. Genero indarkeria egotzita atxilotu zuten gizona, eta biktima laguntzeari ekin zioten ertzainek, halako kasuetan erabiltzen duten protokoloa martxan jarriz. Polizia izapideak bukatu bezain laster, epailearen eskuetan geldituko da gizona.