Astiñeneko zubi berriaren oinarria jartzen ari dira ibaian
Aurrera doaz Astiñeneko zubi berriaren lanak. Une honetan, makinak zubi berriaren oinarria ibaian jartzen ari dira. Hain zuzen ere, Urumearen bi aldeetan ari dira lanean, Egia eta Loiola auzoetan.
Azpiegitura berriak egungoa ordezkatuko du, eta udalaren aurreikuspena betetzen bada 2020rako erabilgarri egongo da. Lanek 3,2 milioi euroko kostua izango dute. Zubiak ez du zutaberik izango ibaian, eta uraren bidea hobetuko da uholdeak saihesteko. Bihurgune formakoa izango da, bi norabideko errepidea izango du eta bidegorria.