Easo plazaren berritzeak haserrea sortu du auzoan
San Bartolome Muinoa enpresak bihar hasi behar zituen Amarako Easo plaza berritzeko lanak, baina azkenean iraila bitarte atzeratzea erabaki du.
Azkenean, ordea, uda ostean hasiko dira obrak. Enpresaren erabakiak haserrea piztu du auzoan ostalari eta bizilagunen artean. Arazo teknikoengatik atzeratuko dituztela adierazi diete auzotarrei, eta udalarekin adostu dutela erabakia. Hain zuzen ere, auzotarrei jakinarazi zieten lanak uda pasata hasiko zirela, eta azkenik, horrela izango da. Hamabi asteko iraupena izango dutela aurreikusten du enpresak.
Amara Bai auzo elkarteak atzo izan zuen ofizialki enpresaren asmoen berri. Enrique Ramos Hirigintza zinegotziari eta Ernesto Gasco alkateordeari presazko bilera eskatu diote. Donostiako Udalak argudiatu zuen lanak hasteko erabakia enpresa sustatzailearena dela.