Donostiako Udalak harrera egin dio Bera Bera eskubaloi taldeari
Bera Bera emakumeen eskubaloi taldeari omenaldia egin atzo Donostiako Udalak, Erreginaren Kopa irabazi ostean. Ekitaldia udaletxeko udalbatzar aretoan izan zen, eta han izan ziren Eneko Goia alkatea eta udal talde guztietako hainbat ordezkari.
Alkateak taldearen kapitaina Alba Menendez-i eta Imanol Alvarez entrenatzaileari txapela eta lore-sorta eman zien, eta Bera Berako familia guztia zoriondu zuen lorpenagatik. “Zortzigarren aldiz jarraian kopako finala jokatu duzue eta klubaren historiaren seigarren kopa lortu duzue. Benetan handia da egiten ari zaretena”, azpimarratu zuen Goiak.
Ekitaldiaren amaieran, jokalari, entrenatzaile eta klubeko arduradunei liga txapelketa amaierarako gelditzen zaizkien partidetarako zorterik onena opa egin zien.