Maiatzaren Leheneko mobilizazioak ez dira jendetsuak izan
CCOO eta UGT sindikatuek, batetik, eta STEILAS-ek eta ESK-k, bestetik, manifestazio bateratuak egin dituzte Donostian. PCTE eta Frente Obrero sindikatuak ere kalera atera dira.
Donostian hainbat manifestazio egin dituzte gaur, Maiatzaren Lehenean. CCOO eta UGT sinkatuek martxa bateratua egin dute eguerdian, eta PCTE-k ere bat egin du eurekin. Ondoren, STEILAS eta ESK sindikatuek egin dute manifestazioa, eta jarraian atera dira Frente Obrero-koak. Orokorrean, pertsona gutxik parte hartu dute mobilizazioetan. Gehiengo sindikala duten ELAk eta LABek ez dute manifestaziorik egin hirian.
Pertsonak aurretik lelopean egin dute ohiko ibilbidea CCOO eta UGT sindikatuek. Borrokak jarraitzen duela aldarrikatu dute, “eskubide, berdintasun eta kohesio gehiago”. Pentsiodun hainbat ere bat egin dute martxarekin. Ez dugu nahi limosnarik, gurea dena baizik leloarekin atera dira. PCTE lagun gutxi batzuk zeuden manifestazioaren bukaeran.
STEILAS-ek eta ESK-k hautaturiko leloa ondorengoa izan da: Bizitza duinaren alde, borrokei eutsi. Prekarietatearen kontra, lan erreformak indargabetzeko eskatu dute. Beraiengandik bereizita eta metro batzuk atzerako atera dira Frente Obrero-koak. Por el poder obrero lelopean egin dute manifestazioa, eta langile borrokaren aldeko hainbat oihu egin dituzte. Bestea beste, CCOO eta UGT boterean sindikatuak direla salatu dute.