Kopako finalaren simulazioa jokatuko Realak Atletico Madrilen aurka
Realak denboraldiko partida garrantzitsuena jokatuko du datorren astean Atletico Madrilen aurka. Izan ere, maiatzaren 11n Granadan jokatuko duten kopako finala irabaztea balentria historikoa izango litzateke donostiarrentzat. Lehenik, ordea, beste norgehiagoka bat izango dute Gonzalo Arconadaren neskek aurkari beraren aurka. Liga txapelketari dagokion igandeko jardunaldian izango da, eta neurketak berebiziko garrantzia izango du Realekoentzat, madrildarrei neurria hartu eta final handirako motorrak berotzen hasteko aukera aparta izango delako.
Mutilei dagokienez, berriz, Imanol Alvarezen jokalariek aurreko astean lortutako garaipenari jarraipena emateko ahalegina egingo dute Gasteizen, Alavesen aurkako derbian.
Saskibaloian, Gipuzkoa Basketek salbaziorako bidean azken asteetan abiatutako martxa ezin hobeari beste garaipen bat gehitzea bilatuko du Murtzian.
Eskubaloian, Bera Berak Valentziarako bidaia egingo du hiru puntuak lortu eta liga txapelketa irabazteko aukerak bizirik mantentzeko asmoarekin.
Hockeyan, azkenik, Egararen aurka neurtuko da Reala, Europako txapeldunorde berria bezala.
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 30. jardunaldia
-
Reala – Atletico Madril (Igandea, 13:00)
Gizonezkoen lehen maila, 36. jardunaldia
-
Alaves – Reala (Larunbata, 18:30)
SASKIBALOIA
ACB liga, 30. jardunaldia
-
Murtzia – Gipuzkoa Basket (Igandea, 17:00)
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 23. jardunaldia
- Valentzia – Bera Bera (Larunbata, 19:30)
HOCKEYA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 18. jardunaldia
- Egara – Reala (Larunbata, 12:30)