Gladysen 40. urteurreneko programa aurkeztu dute
Ekainaren 3an 40 urte beteko dira Gladys del Estal ekologista Guardia Zibilak hil zuenetik. Hori dela eta, Gladys Gogoan taldeak programa berezia prestatu du datorren hilabeterako. Jarduerak Donostian, Iruñean eta Tutera egingo dituzte. Hona hemen Donostiako egitaraua:
- Ekainak 1, 11:00. Bizikleta martxa, Bulebarrean.
- Ekainak 1, 12:00. Omenaldia, Gladys Enean (Egiako parkean).
- Ekainak 1, 14:30. Herri Bazkaria, Egiako Arrano elkartean.
- Ekainak 3, 12:00. Omenaldia EHUko Informatika Fakultatean.
- Ekainak 3, 19:00. Hitzaldia, Koldo Mitxelenan.
Horiez gain, ekainaren 2an martxa bat antolatu dute Bardeetara, eta ondoren, Gladys omenduko dute Tuteran. Donostiatik aterako den autobusean izena emateko gladysgogoan2019@gmail.com helbidera idatzi behar da.
Bazkariari dagokionez, antolatzaileek adierazi dute 80 txartel daudela salgai. 15 euro balio ditu bakoitzak, eta bazkariko menua bi eratakoa izango da. Batetik, arrunta: gula-entsalada, txerri-saiheskia eta euskal pastela. Bestetik, bejetarianoa: entsalada, menestra eta euskal pastela.
Ekainaren 3tik 15era bitartean, berriz, Gladys del Estalen inguruko erakusketa bat jarriko dute EHUko Informatika Fakultatean.