Musikoporrak udalekuetan izena emateko epea ireki dute
Haurrentzako udaleku musikatuak dira Musikoporrak, eta Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren Atotxako egoitzan egiten dira. 3 urtetik 13 urtera arteko haurrei zuzenduta daude. Izen emateko epea dagoeneko zabalik dago hilaren 20ra bitarte.
Uztailean eta abuztuan izango dira udalekuak, eta talde desberdinak sortuko dituzte. Ondorengoak dira: A1 uztailaren 1, 2, 3, 4 eta 5ean; A2, uztailaren 8, 9, 10, 11 eta 12an; A3, uztailaren 15, 16, 17, 18 eta 19an; A4, uztailaren 22, 23, 24 eta 26an; A5, uztailaren 29 eta 30ean, eta abuztuaren 1 eta 2an; A6, abuztuaren 5, 6, 7, 8 eta 9an; A7, abuztuaren 12, 13, 14 eta 16an; A8, abuztuaren 19, 20, 21, 22 eta 23an; eta A9, abuztuaren 26, 27, 28, 29 eta 30ean.
Lau eguneko astearen prezioa 49 eurokoa da. Bost eguneko astearena, aldiz, 62 eurokoa. Hobariak ere ezarriko dira haurra zein mailatan dagoen kontuan hartuta. Udalekuen ordutegiak, berriz, 9:30etik 13:30era izango da, eta aurten ere maleta hartu eta munduari bira egingo diote udalekuetan parte hartzen duten guztiek. Haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko dute, 8:00etatik 9:30era eta 13:30etik 14:00etara.