Gipuzkoako aldundirako hautagaien eztabaida egingo du Deustuko Unibertsitateak
Markel Olano (EAJ), Juan Karlos Izagirre (EH Bildu), Denis Itxaso (PSE-EE), Maria Valiente (Elkarrekin Podemos) eta Juan Carlos Cano (PP) dira parte hartuko dutenak.
Datorren astelehenean, hilaren 13an, Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagaiak elkartuko ditu eztabaida batean Deustuko Unibertsitateak. DeustoForum Gipuzkoak antolatu du eta Donostiako campuseko Gradu aretoan izango da 9:30ean.
Bost dira eztabaidan parte hartuko duten hautagaiak: Markel Olano (EAJ), Juan Karlos Izagirre (EH Bildu), Denis Itxaso (PSE-EE), Maria Valiente (Elkarrekin Podemos) eta Juan Carlos Cano (PP). Eztabaidaren helburu nagusiak bi dira: alde batetik, hauteskunde prozesua eztabaidaren ardatz bihurtzea, prozesu politikoek duten garrantzia azpimarratuz; eta, bestetik, hautagaien eta herritarren arteko harremana eta elkarrizketa sustatzea, gazteei eta unibertsitateko ikasleei aparteko arreta eskainiz.
Hautagaiak ikasleek egindako galderei erantzuten joango dira, hautagaien artean eztabaidatzen baino gehiago. Hala ere, hasieran, antolatzaileek egindako galderen txanda bat egongo da zen. Bukatzeko, 5 galdera egingo dizkiote hautagai bakoitzari, laburrean erantzuteko.