Pelax taldearen lan berria osorik entzun daiteke
Disko berria plazaratu du Unai Pelayo musikariak gidatzen duen Pelax taldeak. Bart, Egiako Ttan Ttakun irrati librean osorik eskaini ondoren, Badok atarian entzun daiteke.
Berriz ere, Berako Atala estudioetan grabatu dute lana Iñigo Irazokirekin. Binilo eta CD formatuan argitaratuko dute, eta laster hasiko dituzten aurkezpen kontzertuetan eskuratu ahal izango da.
Nagore Legarretak eta Iñaki Rifaterrak diseinatu dute azala elkarlanean.
Talkak egiten du didaktika aurreko lana 2017ko irailean argitaratu zuen Pelaxek. Lau kidek osatzen dute banda: Unai Pelayo (gitarra eta ahotsa), Andoni Olaetxea (gitarra), Iñigo Ozaeta (baxua) eta Iker Vazquez (bateria).