Porrontxo jaiak gustuko ditu Aitzole Aranetak
Maiatzaren 26ko udal hauteskundeen Donostiako bost alkategai nagusiei egindako bideo elkarrizketak argitaratuko ditu IRUTXULOKO HITZAk.
Zergatik aukeratu du Egiako parkea? Zergatik sartu zen politikagintzan? Zein da datorren legealdiko bere erronka nagusia?
Aitzole Araneta Elkarrekin Podemos koalizioaren alkategaiari bideo elkarrizketa egin dio IRUTXULOKO HITZAk. Astekarian argitaratutako elkarrizketan ageri ez diren hainbat galdera daude bideoan. Zein da Aranetaren Donostiako jairik gustukoena? Hiriko pertsonaia historikoa? Nola mugitzen da Donostian?
Maiatzaren 26ko udal hauteskundeen Donostiako bost alkategai nagusiei egindako bideo elkarrizketak argitaratuko ditu IRUTXULOKO HITZAk: Aitzole Araneta (Elkarrekin Podemos), Borja Semper (PP), Reyes Carrere (EH Bildu), Ernesto Gasco (PSE-EE) eta Eneko Goia (EAJ).