Ipuin laburren III. Aztarnak lehiaketa egingo dute 55 urtetik gorako pertsonentzat
55 urtetik gorako pertsonei zuzendako egitasmoa da Aztarnak ipuin laburren lehiaketa, eta hirugarrenez egingo dute aurten. Ostegunean, maiatzak 16, egingo dute aurkezpen ekitaldia Astoria 7 hotelean 19:30ean, eta parte hartu nahi dutenek ekainaren 22ra arte bidali ahal izango dituzte beraien ipuin laburrak. Aurreko bi edizioetako parte-hartzaile batzuek euren obretako zati laburrak irakurriko dituzte, Jon Makuso musikariak bere biolinarekin irakurraldia girotzen duen bitartean.
Adinekoentzako jarduerak sustatzea helburu duen Donostiako Udaleko Plus 55 zerbitzuak eta Ernest Llunch Kultur Etxeak antolatutako egitasmoa da Aztarnak, eta literaturaren eta artearen eremuan adinekoen ikusgarritasuna sustatzea du helburu. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako 55 urtetik gorako pertsonek hartu dezakete parte lehiaketan, eta ipuin original eta argitaratu gabekoak aurkeztu beharko dituzte, euskaraz edo gaztelaniaz idatzitakoak.