Udako 'Musikoporrak' udalekuen izen ematea zabalik da
Hiriko txikienek musika udalekuetara joateko aukera izango dute aurten ere. Udako Musikoporrak udalekuetan izena emateko epea zabalik da, maiatzaren 20ra arte, eta izena emateko aukera izango dute 3 urtetik 13 urtera bitarteko haurrek. Izen ematea egiteko galdetegi bat bete beharko da.
Ohi bezala, udalekuak Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren Atotxako egoitzan egingo dituzte. Udalekuen ordutegia 9:30etik 13:30era izango da, eta Haurtzaindegi zerbitzua izango da 8:00etatik 9:30era eta 13:30etik 14:00etara. “Aurten ere maleta hartu, eta munduari bira egingo diote udalekuetan parte hartzen duten guztiek”, jakinarazi dute antolatzaileek.
Udalekuak uztailean eta abuztuan izango dira, eta hainbat talde eratuko dituzte. Honakoak dira talde guztiak:
- A1, uztailaren 1, 2, 3, 4 eta 5ean.
- A2, uztailaren 8, 9, 10, 11 eta 12an.
- A3, uztailaren 15, 16, 17, 18 eta 19an.
- A4, uztailaren 22, 23, 24 eta 26an.
- A5, uztailaren 29 eta 30ean, eta abuztuaren 1 eta 2an.
- A6, abuztuaren 5, 6, 7, 8 eta 9an.
- A7, abuztuaren 12, 13, 14 eta 16an.
- A8, abuztuaren 19, 20, 21, 22 eta 23an.
- A9, abuztuaren 26, 27, 28, 29 eta 30ean.
Lau eguneko astearen prezioa 49 eurokoa da, eta bost egunekoarena, berriz, 62 eurokoa. Familien egoera ekonomikoaren arabera, deskontuak ezarriko dira, eta horretarako hainbat maila zehaztu dituzte.
Lau eguneko asteetako prezio sozialak:
- 4. mailako gizarte intereseko prezioa: 36,75 euro.
- 3. mailako gizarte intereseko prezioa: 29,40 euro.
- 2. mailako gizarte intereseko prezioa: 24,50 euro.
- 1. mailako gizarte intereseko prezioa: 4,90 euro.
Bost eguneko asteetako prezio sozialak:
- 4. mailako gizarte intereseko prezioa: 46,50 euro.
- 3. mailako gizarte intereseko prezioa: 37,20 euro.
- 2. mailako gizarte intereseko prezioa: 31,00 euro.
- 1. mailako gizarte intereseko prezioa: 6,20 euro.