Gomendioak
Donostian surflariei argazkiak egitea komodin ederra da, ez baita zaila eta irudiak ikusgarriak izan daitezke. Nire gomendioak: Zurriolara gerturatu, han dira surflariak; busti oinak, gerturatu; teleobjektibo bat edo zoom ahaltsu bat erabili; ilunabarra aprobetxatu, argiak kolore polita du, eta zipriztinek ondo luzituko dute; pazientzia, argazki ugari egin. Eta etxera heldutakoan, garbitu kamerako gesala.