Loiolako jaien aldeko jarduerak bertan behera utzi dituzte
Eguraldi txarra iragarri dutenez, Loiolako jai batzordeak bertan behera utzi du festen aldeko biharko eguna. Loiola Bizirik lelopean hainbat jarduera egin behar zituzten. Esaterako, danborrada herrikoia egin behar zuten Loiolatarra elkarteak, Zuhaitz danborradak eta La Salle ikastetxeak.
Latsarien plazan egitekoak ziren haurrentzako jolasak eta Dj Mikeltxiren musika saioa ere bertan behera utzi dituzte.