Reyes Carrerek Rekalde taberna gogora ekarri du

Zein da Donostiako bere jairik gustukoena? Zergatik sartu da politikagintzan? Zein politikarirekin hartuko luke aperitibo bat?
Reyes Carrere EH Bilduren alkategaiari bideo elkarrizketa egin dio IRUTXULOKO HITZAk. Astekariko elkarrizketan ez dauden galderak ditu bideoak. Zergatik aukeratu du itxi behar izan zuten Rekalde taberna? Zein da datorren legealdiko bere erronka nagusia?
Maiatzaren 26ko udal hauteskundeen Donostiako bost alkategai nagusiei egindako bideo elkarrizketak argitaratuko ditu IRUTXULOKO HITZAk: Aitzole Araneta (Elkarrekin Podemos), Borja Semper (PP), Reyes Carrere (EH Bildu), Ernesto Gasco (PSE-EE) eta Eneko Goia (EAJ).