Amara kalean altuera handiegia duen horma eraikitzen ari direla salatu dute auzotarrek
San Bartolomeko lanak direla eta, Amara kaleko azken zatian porlanezko horma eraikitzen ari dira. Gaur goizean, kale izkinako horma egiten hasi dira langileak, eta auzotarrek salatu dute adosturikoa baino altuera handiagoa duela.
Lanekin hasi zirenean udaleko arduradurekin harremanetan jarri ziren auzotarrak informazioa eskatzeko. Bilera bat egin zuten, eta udaletik adierazi zieten jatorriko horma zein barandaren altuera izango zuela –argazkian ikus daiteke barandilla, eta kale izkinak eraikitzen ari diren horma–. Era berean, udaletik esan zieten horma beharrezkoa dela atzean kirol gune pare bat eta bide bat egongo direlako.
Amara kalearen bukaera “kalezulo” bihurtuko dutela kritikatu dute auzotarrek, eta udalera idatzi bat bidaliko dute gertatzen ari dena salatu eta hormaren altuera adosturikoa jar dezaten eskatzeko.