Udal politikan auzoen parte hartzea nola bermatuko duzue?
Donostiako udal hauteskundeetako mahai-ingurua egin zuen IRUTXULOKO HITZAk, Aquariumean.
Lau gairen inguruan eztabaidatu zuten hiriko bost alderdi nagusietako hautagaiek. Bigarren gaia, auzoek udal politikagintzan izan beharko luketen parte hartzearen ingurukoa izan zen. Mahai-inguruaren parte hartzaileak: Aitziber San Roman (EAJ), Marisol Garmendia (PSE-EE), Reyes Carrere (EH Bildu), Aitzole Araneta (Elkarrekin Podemos) eta Mikel Lezama (PP).