Senper: "Pozik eta asebeteta gaude emaitzarekin"
Gaineratu du "aro berri bat" hasi dela Donostiako Udalean, gauzak aldatzen hasi direla, eta haiek ere ere gauzak aldatzera etorri direla udalera.
Azken udal hauteskundeekin konparatuta, boto gehiago lortu dituela adierazi du Borja Senperrek, PPko alkategaiak: “Pozik eta asebeteta gaude emaitzarekin. Euskadiko politikaren inertziarekin apurtu dugu gure kanpainarekin. Gauza serioak beste modu batera kontatu ditugu, kanpaina ausarta egin dugu. Saiatu gara politikaren ohiko dinamika aspergarriari aurre egiten. Ez dugu joko zikinik egin eta donostiarrentzako ditugun proiektuez hitz egin dugu. Eta uste dugu hau saritu egin digutela”.
Gaineratu du “aro berri bat” hasi dela Donostiako Udalean, gauzak aldatzen hasi direla, eta haiek ere gauzak aldatzera etorri direla udalera. Proiektu berriak egin eta politika egiteko modu berri bat eskaini nahi dute. PPk hiru zinegotzi izan zituen aurreko legealdian, eta kopuru berari eutsi dio. Uste du udal hauteskunde hauetan lehen pauso bat eman dutela, eta etorkizunean pauso handiagoak emango dituztela.