Txanpuene baserria babesteko eguna antolatu dute
Azken urteetako ohiturari jarraipena emateko, Amarako bizilagunek Txanpuene Eguna ospatuko dute igandean. 13 urte bete dira Amarako azken baserria desagertzeko mehatxua sortu zenetik. Iganderako hainbat jarduera antolatu dituzte.
- 12:00. Ongietorria eta hamabitakoa.
- 13:00. Haur jolasak.
- 13:30. Tortilla txapelketa (aurkezteko epea 13:15ean bukatuko da).
- 14:00. Laia eta Iñaki trikitilariak.
- 14:30. Bazkari herrikoia.
- 15:00. Helduen jolasak.
- 16:00. I. Amarako Bolo txapelketa.
- 17:00. XIV. Txanpueneko Toka txapelketa.
Arratsaldean, bisita gidatua egingo dute Txanpuenen, eta erromeria hasiko da. Asteazkena baino lehen eman behar da izena Donosti Berri elkartean.
Arbaizeneako urbanizazio proiektua dela eta, Donostiako Udalak Amarako azken baserria botatzeko asmoa du. Lursail honetan luxuzko etxebizitzak eta Txanpon Enea parkea egitea aurreikusita dago. Auzotarrek Txanpuenek gordetzen duen altxor handi bat gorde nahi dute, XIX. mendeko iturri bat.