Aste Nagusian Saguesen bost txosna jartzeko zozketa egin dute
Hainbat lagun biltzen dira udalak antolatutako Sagueseko kontzertuetan. (Argazkia: Lide Ferreira) Bost txosna jarriko dituzte Saguesen Aste Nagusian, Donostiako Udalak han antolatzen dituen kontzertu eta jardueretan festa giroa sortzeko. Hiriko irabazi asmorik gabeko hainbat kultur, kirol, aisialdi elkarte eta elkarte sozialen artean egin zuen zozketa atzo udalak fede-emaile publikoaren aurrean. 106.8 FM Ttan Ttakun Euskal Elkartea, Alde Zaharra K.K.E., Amarabai, Amarako Udalgintza Elkartea, A.E.A.E. – Animalien Eskubideen Aldeko Elkartea, Roteta Kirol Kluba, Easo Saskibaloi Kluba, Gros Xake Taldea, Kaiarriba Arraun Kluba – Donostiarra, Kostkas – Mariaren Bihotza K.E. eta Goazen Erreala Futbol Peña elkarteek hartu dute parte zozketan. Azkenean, hauek izango dira txosnak jarriko dituztenak:

Saguesko bost txosnek izango duten kokapena ikusi daiteke plano honetan. (Iturria: Donostia Kultura)
- Kostkas – Mariaren Bihotza K.E.
- Amarabai, Amarako Udalgintza Elkartea.
- Kaiarriba Arraun Kluba – Donostiarra.
- A.E.A.E. – Animalien Eskubideen Aldeko Elkartea.
- 106.8 FM Ttan Ttakun Euskal Elkartea.

