Ikasturte bukaerako festa egingo du Izurun pilota eskolak
(Argazkia: Izurun)Izurun Antiguako Izurun pilota eskolak ikasturte bukaerako festa egingo du igandean. Azken hilabetean Ibaetako eta Antiguako pilotalekuetan egindako partiduen finalak jokatuko dituzte Antiguako frontoian, 10:00etatik aurrera. Ondoren, sari eta opari banaketa egingo dute 12:00ak inguruan. Era berean, gurasoentzako taberna bat jarriko dute Mikel Laboa plazan, edariekin eta janariarekin.
Martxoan egin zuen aurkezpena eskolak, eta IRUTXULOKO HITZAk Mirian Arraiza pilotari gaztea elkarrizketatu zuen.
