XXII. Aita Donostia Musika Astea igandean abiatuko da
Ekainaren 2tik 8ra egingo dute XXII. Aita Donostia Musika Astea. Emanaldiak Kaputxinoen elizan izango dira doan eta 20:30ean. Egitaraua, berriz, askotarikoa izango da.
- Ekainak 2, igandea. Kametara Euskdivarius. Zuzendaria: Arkaitz Mendoza.
- Ekainak 4, asteartea. Luberri abesbatza. Zuzendaria: Junkal Guerrero.
- Ekainak 5, asteazkena. Ertizka otxotea. Zuzendaria: Ramon Beraza. Pianoa: Miryam Ulanga.
- Ekainak 6, osteguna. Ornskoldsviks Kammarkor taldea. Zuzendaria: Helen Lundquist-Dahlen.
- Ekainak 8, larunbata. Aita Donostia abesbatza eta Easo metal taldea. Zuzendaria: Alain Aierdi.

