Guardetxea zigilatu du udalak
Donostiako Udalak Urgull mendiaren magalean dagoen Guardetxea zigilatu du, larunbat gauean kexa bat egon zelako zaratarengatik. Horrela jakinarazi dute Guardetxeko arduradunek. “Iaz hainbat kexa egin ziren eta bagenekien hau gertatu zitekeela, neurriak hartu genituen berriz bizilagunak ez molestatzeko, baina badirudi ez direla nahikoak izan”.
Udaltzaingoarekin eta udalarekin harremana ona izan dela diote, eta dena ondo baldin badoa datorren astean zigilua kenduko diete. Hori bai, soilik eguneko jarduerak egiten jarraitzeko uztaiaren 30era bitarte.
Biharko aurreikusitako pintxopotea eta gaueko jarduerak bertan behera geratu dira. “Sentitzen ditugu eragozpenak, bai zuengatik baita bizilagunengatik ere. Lanean jarraituko dugu aurrera ateratzeko!”, adierazi dute.