Kaleko festa egingo dute Letaman gaztetxean
Ekainaren 8an, Intxaurrondoko Letaman gaztetxeko kideek Kaleko festa egingo dute auzoan, kalean bizi diren gazteekin Ramadanean zehar gauero egiten ari diren afarien gastuak ordaindu ahal izateko. Izan ere, gazte musulmanak barne dituen Modahara taldeak gaztetxean afariak eskaintzeari ekin zion maiatzaren 6an, eta geroztik, hainbat gazte euskaldun eta magrebtarrek bat egiten dute gauero elkartasun egitasmoan.
Sare sozialen bidez zabalduriko bideo batekin eman dute festaren egitarauaren berri. Lehenik, grafiti tailerra egingo dute gaztetxean, 19:00etan, eta hura amaitzerakoan, barbakoa batekin afalduko dute. Ondoren, Kaleko Kontuk skate bideoaren emanaldia eskainiko dute, eta festarekin jarraitzeko, Kimikariren kontzertua eta mikro irekia izango dituzte.
https://twitter.com/letamangaztetxe/status/1133403248134631425

